Carta Pastoral 2021

Manos Unidas

Campaña LXII - 2021 "Contagia solidaridad para acabar con el hambre".

Hace tan solo unos meses, en octubre pasado, el Papa Francisco publicaba una nueva encíclica social llamada "Fratelli Tutti", tomando prestadas estas palabras del mismo San Francisco de Asís. El documento busca promover entre creyentes y no creyentes una idea profundamente evangélica: no hay salvación para los que se preocupan solo de sí mismos; los retos que como humanidad tenemos ante nosotros, solo van a poder ser resueltos si revitalizamos nuestra convicción de que todas y todos los nacidos de mujer somos hermanos con una misma dignidad.

Entre esos retos, uno de los más dramáticos es el del hambre. Podemos leer aquí y allá cifras sobre la dimensión del problema, pero no es fácil ver tras esos números el drama que esconden. Cierto que algunos problemas globales nos superan, pero todos podemos hacer algo, y a veces mucho, para buscar y poner remedios. Lo más importante es superar la tentación de la indiferencia, evitar caer en el "sálvese quien pueda" y poner en práctica las enseñanzas de la parábola del buen samaritano. En ella Cristo nos pide que quienes para muchos resulta indiferente por ser considerado "lejano", se nos haga "próximo" en el interés y en la preocupación.

Manos Unidas nos invita a unirnos a su campaña para acabar con el hambre, asumiendo que quienes todavía lo padecen, y tal vez especialmente ellos, son hermanos especialmente cercanos. Y si todavía no lo fueran, deberíamos dejar que lleguen a serlo. Solo contagian fraternidad los que viven con el corazón abierto y saben que todo lo que disfrutamos son dones de Dios que Él nos pide compartir. Hagamos nuestra contribución, pequeña o grande, para acabar con esta plaga que nos deshumaniza a todos.

Quiero terminar con la "Oración al Creador" que podemos encontrar al final de la Encíclica Papal.  Nos puede ayudar a ensanchar el corazón y responder con generosidad a la llamada de esta campaña.

“Señor y Padre de la humanidad, que creaste a todos los seres humanos con la misma dignidad, infunde en nuestros corazones un espíritu fraternal.  Inspíranos un sueño de reencuentro, de diálogo, de justicia y de paz.  Impúlsanos a crear sociedades más sanas y un mundo más digno, sin hambre, sin pobreza, sin violencia, sin guerras.  Que nuestro corazón se abra a todos los pueblos y naciones de la tierra, para reconocer el bien y la belleza que sembraste en cada uno, para estrechar lazos de unidad, de proyectos comunes, de esperanzas compartidas. Amén.”

 

 

X Joseba Segura Etxezarraga

Obispo Administrador Diocesano de Bilbao

 

 

Esku Elkartuak

 

LXII. kanpaina - 2021 "Kutsatu alkartasuna gosea deuseztatzeko”

 

Orain dala hilebete batzuk, joan dan urrian, Frantzisko Aita Santuak “Fratelli Tutti” gizarte entziklika barria argitaratu eban, izenburua Asisko San Frantziskoren berbez osatuz. Agiriak ideia ebanjeliko sakona sustatu gura dau fededunen eta fedebakoen artean: ez dago salbamenik bakarrik euren buruaz arduratzen diranentzat; gizadi lez aurrez aurre doguzan erronkei urtenbidea aurkitzeko ezinbestekoa da emakumearengandik jaiotako gizon eta emakume guztiok duintasun bera daben anai-arreba garaneko uste sendoa indartzea.

 

Eta erronka larririk egotekotan, gosearena da nabarmenena. Han eta hemen irakurri daikeguz arazoaren hedaduraren inguruko datuak, baina ez da erraza zenbaki honeen atzean dagoan egundoko zoritxarra ikustea. Egia da mundu-mailako hainbat arazok gainditu egiten gaituana, baina danok egin daikegu zerbait, eta batzuetan asko, konponbideak bilatu eta gauzatzeko. Axolagabetasunaren tentazinoa gainditzea, “bakotxak egin daiala ahal dauana bere burua salbatzeko” dalakoan ez jaustea eta samariar onaren parabolako irakaspenak gauzatzea da garrantzitsuena. Askori, “urruneko” jota, axolagabe gertatzen jakuna, arreta eta arduran “hurko” egin dakigula eskatzen deusku Kristok parabola horretan.

 

Esku Elkartuak erakundeak dei egiten deusku gosea deuseztatzeko bere kanpainagaz bat egin daigun, oraindik jasaten dabenak, eta beharbada bereziki eurak, anai eta arreba bereziki hurkoak doguzala onartuz. Eta oraindik ez badira, geure esku dagoana egin beharko geunke izan daitezan. Bihotz-zabaltasunez bizi eta gozatzen dogun guztia Jainkoaren doe dala eta Honek banatu daigula eskatzen deuskula dakienak bakarrik kutsatzen dabe senidetasuna. Egin daigun geure ekarpena, txiki ala handia, gizatasunetik aldentzen gaituan izurrite hau deuseztatzeko.

 

Amaitzeko, hona hemen Aita Santuaren Entziklikaren amaieran aurkitu daikegun “Otoitza Kreatzaileari”. Lagungarri izan daiteke bihotza zabaltzeko eta kanpaina honen deialdiari eskuzabaltasunez erantzuteko.

 

“Gizadiaren Jaun eta Aita, gizon eta emakume guztiak duintasun beraz sortu zenduzana, isuri gure bihotzetara senide-sena. Goiargitu eiguzu barriz alkartzearen, alkarrizketaren, zuzentasunaren eta bakearen ametsa. Bultzatu gaizuz gizarte sanoagoak, mundu duinagoa, gose, pobretasun, indarkeria eta gerra bako mundua sortzera. Gure bihotza lurreko herri eta herrialde guztietara zabaldu daitela, horreetako bakotxean erein zenduan on eta edertasuna autortzeko, batasunaren, baterako egitasmoen, konpartitutako itxaropenen lokarriak estutzeko. Amen.”

 

 

X Joseba Segura Etxezarraga

Bilboko Eleizbarrutiko Gotzain Administratzailea

Suscríbete a la newsletter

Informarse es el primer paso para actuar.

Suscríbete